BERTSOTAN

Uribe Kosta taldea Bertsolari Gazteen Sariketaren irabazlea

Atzo jokatu zen Bilboko BBK Salan azkenik, aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala, Uribe Kosta eta Lea Artibai taldeen artean. Puntu gehien lortu dituen talde, eta beraz, XXIX. Sariketa irabazi duena Uribe Kosta izan da. Epaimahai lanetan Beñat Romero, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi aritu dira.

Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak: June Diaz, Maialen Lago, Peio Lago, Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza Uribe Kosta taldearen barruan, eta Amaiur Galdos, Ariane Sololuze, Ziara Larrinaga, Aissa Intxausti, Garazi Navarro eta Naia Ibarzabal Lea Artibai taldearen barruan.

Bestalde, aurtengo kantaera onenaren saria Uribe Butroe taldeko Jokin Arriolak jaso du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button