
Bizkaiko Urduliz herrian, Urduliz Blues Gaua kontzertu zikloa atondu dute. Larunbatean, martxoak 4, blues estiloko kontzertu eder batez gozatzeko abagunea izango da: Sweet Marta & The Blues Shakers
Sweet Marta blues emakume harmonizista bakarra da Espainiako estatu osoan. Sweet Martak konplexurik gabe zapaltzen ditu eszenatokiak, eta hala, eszenatokia partekatu du artista handiekin: Paul Orta, Greg Izor, Victor Puertas, Joan Pau Cumellas, Nico Wayne Toussaint, besteak beste. Pixkanaka-pixkanaka, Sweet Marta erreferente izaten ari da harmonikaren munduan, eta kritika onak jaso ditu beti.
Gaur egun, bidea egiten ari da Europan zehar, eta parte hartzen ari da blues jaialdi ugaritan Espainian eta Frantzian, baita Europatik kanpo ere.
Sweet Marta & The Blues Shakers taldeak 7 urte ditu eta bi disko ditu: Come Love eta Hoodoo Girl Blues. Laster hirugarren bat izango du. Eten gabe bluesaren sustraiek bizirik dirautela erakusten du taldeak, George Harmonica Smith, Koko Taylor, Bobby Blue Bland eta Junior Wellsen kantak interpretatuz, eta bere errepertorioari musika propioak gehituz.
Taldean Sweet Marta (ahotsa eta harmonika), Johnny Bigstone (gitarra eta koruak), Little Jordi (baxua) eta Blas Picon (bateria) musikariak aritzen dira.