ARTEA

“Urdaibaiko Erroak” erakusketa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

Datorren azaroaren 26ra bitartean Urdaibaiko Erroak erakusketa bisitatzeko aukera izango da  Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan. Erakustea bitxia da, izan ere, Maria Vallejo eta Alberto Rojon artistek naturan aurkitutako objektuak erabili dituzte lengoaia eta kode piktoriko berriak lortzeko.

Artistok Urdaibaiko inguruan aurkitzen dute materiala: zuhaitz zatiak, hondartzan itsasoak ekarritako zur zatiak, eta abar. “Piezen aukeraketa keinu inozo bat da, aurre iritzirik gabea, haurtzaroan bezala hondartzan oskolak edo harriak biltzen direnean, baina aldi berean irudimena zabalik edukiaz, naturak urteetan zehar eginiko lanaz jabetu ahal izateko; hau da, lurrak, urak, goroldi, liken, intsektu eta bestelako bizidunek urteetan zehar zuhaitzetan aldaketak eragin dituzte, euren kontserbazio eta eraldaketan parte hartuz”.

Gero lantzeko, altxor hauek erreskatatu eta garbitu ostean, eraldatuz forma ematen diete eta hor hasten da artista eta objektuaren arteko elkarrizketa. “Obrak izango dituen egitura eta estetikaren aurrenengo planteamendua egiten da, hondatutako zatiak ezabatu eta planteamendu grabitatorio bat sortuz”. Hori egin ondoren manipulazio artistikoa hasten da, “pieza lixatu eta kolore akriliko eta pastela emateko prestatuz”, azken arte-lana lortzen den arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button