LITERATURA

"Poesia agertokietan" izeneko ikastaroa Bilbao Arte eta Kultura ikastaroetan

Poesia eta ikuskizunen arteko elkarlan eta elkarreragin hori izango da aztergai Ikastaroan. Horretarako, euskal poesia izango da aztergai nagusi, eta euskal poesia oinarri izanda egin diren ikuskizun zenbait aztertuko dira. Baina, gaiaren inguruan ikuspegi zabaldu ahal izateko, eta hausnarketa-bide zenbait irekitzeko asmoz, ikastaroaren azken bi egunetan Galiziako irakasleen ekarpena bilduko da, hor zehar poesia eta ikuskizunaren artean egon izan den elkarlan horretaz ere zenbait gogoeta jasotzeko.

Parte hartuko duten beste gonbidatu batzuk honakoak izango dira: Kirmen Uribek Bar Puerto emanaldiaz egingo du berba; Ibon Egañak Poesia eta musika: Jose Luis Otamendi gaiaz jardungo du eta Harkaitz Cano Poesia eta musikaz ere arituko da. Itxaro Bordak Itxaro Borda eta Maddi Oihenart: poesia eta musika elkarlanean ukituko du eta Iñaki Aldekoak Gabriel Arestiren poesia agertokietan izeneko gaia jorratuko du.
Iratxe Retolaza, Isaac Lourido, Jon Kortazar eta Cornelia Grabner izango dira parte hartuko duten beste adituak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button