IKUS-ENTZUN

“Mundu hobe batean” zinema-aretoetan

Aurten Atzerriko Film Onenaren Oscar Saria jaso duen Mundu hobe batean (Susana Bier, 2010, Danimarka) filma euskaraz ikus daiteke Euskal Herriko zenbait zine aretotan, Bilboko Golem Alhondigan, Donostiako Trueban eta Gasteizko Floridan, hain zuzen ere. Filma ikusgai izango da hilaren 7ra bitartean.

Dagoeneko Mundu hobe batean filmak hainbat sari jaso du. Danimarkako jatorrizko filmak Atzerriko Film Onenaren Oscar saria irabazi du aurtengo edizioan, baita kategoria berdinaren Urrezko Globoa ere. Horrez gain, 2010eko Sevillako Europar Filmen Zinemaldian epaimahaiak Susanne Bier-i Zuzendari Onenaren saria eman zion eta Gidoi Onenarena Susanne Bier-i berari eta Anders Thomas Jensen-i.

Filmak Anton medikuaren istorioa kontatzen du. Bere denbora Danimarkako herrixka atsegin baten eta Afrikako errefuxiatu-eremu baten artean banatzen du. Oso mundu desberdinak dira biak eta bertan jartzen zaie berari eta bere familiari mendekuaren eta barkamenaren artean aukeratu beharra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button