MUSIKA

“Ura Bere Bidean” ekimenaren bigarren edizioa

Ura Bere Bidean proiektua 2021ean sortu zen, Covid garaian, hainbat sektorek (bereziki kulturak) pairaturiko egoera exkaxagatik.

Lehen edizioa oso arrakastatsua izan zen, eta horrexegatik, bertoko artista ezagunak berriro elkartuko dira Fernando Velázquez konpositore ospetsuarekin bertsio sinfonikoan buruturiko euskal kantu nabarmenak interpretatzeko.
Parte hartu duten artista eta taldeen artean, Anje Duhalde Iparraldeko kantautore beteranoa, 80ko hamarkadaren amaieratik jardunean dauden Su Ta Gar, EH Sukarra edo Urtz bezalako talde historikoak, ibilbide musikal handiena izan duten Bizkaiko talde erreferenteetako hiru, hala nola Gatibu, Zea Mays edo Mikel Urdangarin, Izaro edo En Tol Sarmiento bezalako azken urteetako euskal musikako artista ospetsuak, Bulego edo Maren bezalako balio berriak, Amak taldea, edo Shinova edo Mäbu indie taldeak. Horiek guztiek Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera joko dute.

Kanta guztiak Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta bakarlariek grabatu dituzte martxoan eta apirilean eta orain ekoizpen fasean daude. Eta uda ostean, pandemiaren baldintzek ahalbidetzen badute, proiektuan parte hartzen duten artistek kontzertu berezia eskainiko dute.
Urriaren 22an izango da Ura Bere Bidean kontzertuaren data, 20:00etan, BECen.
Sarrerak maiatzaren 25ean jarriko dira salgai www.uraberebidean.eus webgunean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button