LITERATURA

Literatura Eskolan, Piarres Lartzabalen antzerkigintza

Literatura Eskolak aurrera darrai bere programazioan. Hil honetako hitzordua Donostian izango da. Ixabel Etxeberria mintzakide delarik, Piarres Lartzabalen antzerkigintzaz mintzatuko dira zaleak, otsailaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Bidegileak lanean horrelakoak idatzi dira bere pertsona eta obraren gainean: “Irri eginarazteko xedea besterik ez dute hastapenean Hazparneko bikarioaren Kontrabandistak, Lau donadoak, Ferrando, Dendarietan, Manez ohoretan, Eiherazainaren astoak, ala Xirrixti-mirrixti antzezlanek. Baina laster antzerkigilea eta jokalariak trebatzen eta ausartzen dira: irri eta negarren artetik, entzun-ikusleari zenbait gogoeta eginarazi nahi dizkio idazleak eta, bera ere bere hizkuntza zorrozten ari da: Hazparneko antzerki-taldearentzat azken urtean Piarres Larzabalek idatzi zuen Etxahun dugu lekuko (1951). Ondotik heldu dira, nolazpait erraiteko, Etxahun-en ildotik datozen lanak, gizarte arazoak harrotzen dituzten komediak, hala nola, Bordaxuri, Okilomendi, Nork hil du Oihanalde, Portu-xoko, Herriko bozak, Hila espos, Hiru ziren, Mugari tiro eta 50eko hamarkadan idatzi gehienak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button