ARTEA

Dora Salazarrek kalera atera du bere estudioa

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan Dora Salazar artista nafarraren Estudiotik Kalera izeneko erakusketa ikus daiteke apirilaren 8ra bitarte. Erakusketa bi ataletan ardazten da: Estudioa/Kreazioa eta Kalea/Transformazioa.

Aretoan, Cuentos para adultos liburuko 4 eskultura, 2 maketa eta 16 marrazkiren aukeraketaz gain, El vuelo de Dora Salazar bideoa ere ikus daiteke. Halaber, kaleko eskulturen zenbait proiektu-maketa ere biltzen dira.

Salazarrek John Davies edo Rebecca Horn artistak ditu erreferente, eta bere obran identitatea, generoa eta emakumearen irudia ardatzak dira. Bere jardunean eskulturak nagusitzen diren arren, paper gainean eginiko marrazkiak ere jorratzen ditu bere alde poetikoena erakusteko.

Hala, bete obretan barruko hutsunea islatzen da, misteriotsua, ikusleak bere hausnarketak egin ditzan. “Artistak irudiak eraikitzen ditu, iradokizun eta mezuz betetako formak eta bolumenak sortu; baina beti ere, lan orok, gizakiaren hauskortasuna eta isolamendua agerian utziko dute ikuslea gogoetara gonbidatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button