
Aste honetan, abenduaren 14tik 19ra, Umorea Labur jaialdia burutuko da Arrigorriagan. Urte berezia izan da aurtengoa eta antolatzaileek umorea aldarrikatzen dute beste behin, arazo guztien gainetik poztasuna zabaltzeko.
“…urte zoro honek, emozioen errusiar mendi honek, milaka une on ekarri dizkigu, hala nola sakelako telefonoko memeen errekorra, duela hilabete batzuk pentsaezinak ziren ekintza kolektiboak, elkartasun amaigabea… Agian, batzuetan, gure alderik txarrena atera du maila indibidualean, baina maila kolektiboan indartsuago egin gaitu. 2020 ospakizunen urtea izan behar zuen, gure herrian behintzat: Padura Clubaren mendeurrena, Clown Jaialdiaren 25. urteurrena eta, guri dagokigunez, 20 urte Umorea Labur jaialdiak lehen urratsak eman zituenetik, (…) Urteurren hori handitasunez ospatzea pentsatu genuen, eta denbora guzti honetan egin ditugun lagunak, aurpegi ezagunak, ezagutzeko dauden komikoak… gonbidatu. Jarduera berriak genituen, beste batzuei buelta eman genien, eta ideia zoro asko. Hori guztia bigarren mailan geratu zen gure bizitzak betiko aldatu zituen pandemiaren garrantziaz jabetzen hasi ginenean.
Urte amaitzen ari da, eta modurik onenean egingo dugu: irribarre batekin. Horregatik, gonbidatzen zaituztegu gure Umore Laburraren “ez urteurrenera”. Alaitasuna merezi dugu. Eta agintzen dugu eman egingo dizuegula.”
Gaur berton abiatuko da jaialdia Ane filmarekin. David Perez Sañudo zinemagile Gasteiztarraren opera prima da. Film labur egile emankor honek bere hainbat film labur aurkeztu ditu Umorea Labur jaialdian. Oraingo honetan, lehen film luzea aurkeztuko du, eta, bertan, banandutako aita-amek desagertutako alaba non ote dagoen ikertuko dute.
Hemen kontsultatu ahal izango dituzue filmak, ordutegiak eta abar.