ESZENA

Indiako hiru jainko inbokatzeko dantzak

Arriaga Antzokiak, otsailaren 25ean, Akram Khan Londoneko koreografoa ospetsuaren lana jasoko du: Kaash.

Akram Khan Company taldeak, Kaash bere azken ikuskizunean, Indiako Ganesh, Krishna eta Shiva jainkoen inbokazioa egingo du dantza ikuskizuna baten bitartez.
Arriagaren arabera, “Jainko horietako bakoitza antzinako ezaugarri sinbolikoen eta erritmikoen babeslea da. Lan koreografiko horren eraikuntza modu estuan dago lotuta Indiako musikaren ziklo musikal tradizionalekin. Sorkuntza eta deuseztapena dira bost dantzari izango dituen lanaren abiapuntuak”.

Kaash lana egiteko, Akram Khan koreografoa bi artista ezagunekin elkartu da, 50 soinu banda baino gehiago egin dituen Nitin Sawhney konposatzailearekin eta Anish Kapoor eskulturagilearekin (bere lan batzuk Bilboko Guggenheim Museoan daude).

Akram Khan koreografoak Desh, iTMOi, Vertical Road, Gnosis edo Zero degrees bezalako ikuskizunak sortu ditu, eta 2012ko Londoneko Joku Olinpikoen Irekiera Ekitaldian parte hartu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button