ESZENA

Ikuskizunez beteko da Arrigorriako Nazioarteko Klown Jaialdia

Munduko hainbat tokitik etorritako artistek eta konpainiek Lonbo Aretoan, Juan XXIII enparantzan, kiroldegian eta Pergola eszenatokietan aurkeztuko dituzte obrak.

Guztira, 16 ikuskizun egongo dira Frantziatik, Argentinatik, Kataluniatik edo Euskal Herritik etorritako artisten eskutik. Haien artean kabareta, akrobaziak, malabareak eta klownak. Helduentzako zein haurrentzako bereziki pentsatutako proposamenak.

Nabarmena da, bi ikuskizunetan emakumeek duten presentzia eta haurrekin zein arte eszenikoen profesionalekin burutuko den prestakuntzari emango zaion garrantzia.

KomunikArtezek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button