ARTEA

Artiumek jarduera-agenda potoloa osatu du apirilean

Hitzaldiak, zinemak eta Liburuen Nazioarteko Eguneko programa bereziak osatuko dute apirileko agenda Artiumen.

Liburuen Nazioarteko Egunak eta Aste Santuko oporrek markatzen dute Artiumen, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren, kultur jardueren programa apirilean.
Artiumek gai oso desberdineko bi hitzaldi programatu ditu apirilerako. Alde batetik, Abigail Lazkozek Artistak gurean programan parte hartuko du (apirilaren 10ean, asteazkena, 19:00etan). Artistak Museoaren Emanaldi aretoan azalduko du nola ekiten dion sortzeko prozesuari. Bestalde, Azucena Monge arte-hezitzaile eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktoreak emakume komikigileei buruzko hitzaldi bat emango du (apirilaren 16an, asteartea, 19:00etan). “Trantsizioaren garaian, helduentzako komikien boom betean eta feminismoarekiko konpromisoan oinarriturik bi sortzaile aipatuko ditu: Mariel Soria eta Laura Perez Vernetti”.

Zinemak ere protagonismoa hartuko du apirilean. Liburutegiak Eric Rohmer zinemagile frantsesari eskainitako zikloa osatu du. Gainera, CinémArtium izeneko frantsesezko zinema zikloaren barruan, Brahim Fritah-ren Chroniques d’une cour de récré pelikula proiektatuko da (apirilaren 23an, asteartea). Azkenik, Zinema eta arte garaikidea adinekoentzat zikloan, Vital Fundazioarekin elkarlanean, Robert Altman-en Vincent & Theo pelikula britainiarra eskainiko da (apirilaren 9an, asteartea)

Artiumek, apirilaren 12an, Liburuen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Arte eta kulturako testuen irakurketa jarraitua izango da, egungo artisten argitalpen-proiektuei buruzko liburu erakusketa baten inaugurazioa, eta Anari kantariaren kontzertua.

Eta nola ez, bisita gidatuak izango dira zabaldik dituen erakusketan.

Informazio guztia: Artium.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button