MUSIKA

El Show de Dodo, kabaret giroa Zornotzan eta Leioan

Gaur, martxoak 14, eta bihar, ostirala, martxoak 15, El Show de Dodo musika ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Zornotzako Zelaieta zentroan eta Kultur Leioako paraninfoan, hurrenez hurren. Atzo, berriz, Basauriko Social Antzokian izan zen. Madrileko taldearen emanaldia Musika Gertu zikloaren baitan ondu da.

Egitasmo kabaret zale hau Luca Frasca eta Marina Sorin musikari argentinarrek abiatu zuten duela bi urte, Nacho Mastretta eta Coque Santos musikarien laguntzarekin.

Musikariok makina bat instrumentu jotzen dituzte, 20 eta 30eko hamarkadako estiloak jorratzeko, hala nola, ragtime, kantu tradizionalak, eta zine mutuko soinu bandak. Beti ere, kabaret kutsuko ikuskizun erakargarria sortzeko. Umorea ere elementu garrantzitsua da ikusgarrian, clownen bidetik.

Ordubete eta laurden inguru irauten duen emanaldian instrumentistek hainbat tresna joko dituzte: Marina Sorin (biolontxeloa, biolina, tronpeta eta ahotsak); Luca Frasca (pianoa, akordeoia, perkusioa eta ahotsak); Nacho Mastrett (klarinetea, akordeoia, pianoa, harmonika eta ahotsak); eta, azkenik, Coque Santos (bateria, perkusioa eta ahotsak).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button