ARTEA

Uharte Zentroak “Ekoiztu” laguntzen deialdia egin du

Uharte Zentroak eskaintzen dituen egonaldi- eta baliabide-programa osatzeko helburuz, proiektu artistikoak garatzeko Ekoiztu laguntzen deialdia egin du. Izena emateko epea azaroaren 22an amaituko da.

Laguntzen xedea da arte-ekoizpena bultzatzea, eta Uharte Zentroan lan egiten duten artisten lan-baldintzak hobetzea, haien proiektuen garapen handiagoa lortzeko. Era berean, Uharte Zentroko espazioen eta baliabideen erabilera-baldintzak hobetzea da kontua.

Hortaz, zentroak eskaintzen dituen estudio eta baliabideak hobetzeko, bi laguntza-modalitate ezarri dira: Lehena Estudioak_Modalitatea da. Hau Nafarroarekin zerikusia duten artista edo kolektiboei zuzendua da, eta eskaintzen dena da proiektua garatzeko 3.000 euroko hiru laguntza. Uharte Zentroan 2025ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarteko lan-espazioa, dauden baliabide tekniko eta teknologikoak barne, bai eta ebaluazio-batzordearen laguntza ere, proiektua garatzen den bitartean.
Eta bigarrena, Baliabideak_Modalitatea da. Kasu honetan honakoa eskaintzen da: proiektu bakoitzeko gehienez 1.000 euroko laguntzak, 3.000 euro arte. Gainera, Uharte Zentroko baliabide tekniko eta teknologikoen erabilera, 2025ko lehen seihilekoan zehar, bai eta bertako taldearen laguntza eta jarraipena ere proiektuaren garapenean.

Jakin beharreko guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button