
Uharte Zentroak Ekoiztu laguntza deialdia abiatu du bertako ekoizpen laborategietan proiektu artistikoak garatzeko. Nafarroarekin lotura duen edozein artista edo kolektibori zuzendua dagoen deialdia maiatzaren 12an itxiko da.
Laguntza horren helburua “zentroko ekipamenduak erabiltzen dituzten artisten lan-baldintzak hobetzea da, materialak eskuratzea edo zerbitzu tekniko espezifikoak eskuratzea erraztuz, eskaintzen diren baliabideen ahalik eta errendimendu onena lortu ahal izateko.”
Proiektu bakoitzari 1.000 euro emango zaizkio gehienez.
Aurkezten diren proiektuak irizpide hauen bidez baloratuko dira: proiektuaren kalitate artistikoa; proposamenaren eta gaiaren interesa Uharte Zentroaren jarduera-ildoei dagokienez; baliabide ekonomikoen eta egutegiaren bideragarritasuna; eta pertsonaren edo pertsonen esperientzia/kualifikazioa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.