ARTEA

Uharte Zentroak “Ekoiztu 2025” deialdia ebatzi du

Uharte Zentroak eskaintzen dituen egonaldi- eta baliabide-programa osatzeko helburuz, proiektu artistikoak garatzeko Ekoiztu laguntzen deialdia egin zuen joan den urtearen hondarretan. Bada Uharte Zentroak Ekoiztu 2025 deialdia ebatzi du bi modalitateetarako: Estudio eta Baliabideak. Estudio modalitatean 3.000 euroko hiru laguntza banatu dira, urtarriletik ekainera bitartean Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa biltzen dituztenak. Baliabideak modalitatean, 1.000 euroko hiru laguntza banatu dira proiektu bakoitzeko, urte honetako lehen seihilekoan Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko aukera luzatzen dituztenak.

Ebaluazio-batzordeak, Aimar Arriolak, Lorea Alfarok eta Uharte Zentroko taldeak osatu dute, eta honako proiektu hauek hautatu dituzte: Estudio modalitatean, Ya desperté, sé bueno, besos ½  (Ada Garrués), Espacios para existir (Elvira Ongil); eta Acid Lovers Rock (Mattin Etxegarai eta Alessandro Martins Machado). Baliabide modalitatean, Mendiak (Aizpea de Atxa), Iruña ilustrada (Esti Salinas), eta 28045 (Ignacio Navas).

Jakingarri guztiak: Uharte Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button