MUSIKA

Nothink, Siberian Escape eta Drakken taldeak, Errenterian

Apirilaren 30ean, Errenteriako Niessen Kulturgunean, 21:30ean, Nothink, Siberian Escape eta Drakken taldeek kontzertua eskainiko dute. Oreretan izango den Sagardo Egunaren osteko plan bikaina, aizue!

Nothink lau urteko geldialdiaren ondoren, lehen aldiz egongo da Euskal Herrian. Bandak rock alternatiboaren indarra nahasten du hardcore-ondoko gordintasunarekin, beti euforia eta melankolia ñabardura ezberdinak sortuz. Taldea zuzeneko emanalditan erreferente nagusi gisa sendotu da musikaren munduan, non bertan parte hartzen duen duela hamarkada batetik gora. Gaur egun arte taldeak 3 bilduma argitaratu ditu eta penintsulan eta atzerrian barrena egindako biretan emanaldiak 330etik gora izan dira, eta zenbaitetan kartela eta eszenatokia konpartitu ditu nazioarteko hainbat bandarekin: Queens of the stone age, Rage Against the Machine, Metallica. Biffy Clyro, Beatsteaks, Pixies, Korn, Biffy Clyro… Eta, Seatle hirian diskoa ere grabatu dute, Pearl Jam taldearen estudioetan.

Siberian Escape, Mallorkako hirukote bikainak ere lehen aldiz zapalduko dituzte gure lurrak. Hirukotea rock alternatiboaren inguruko taldea da, Thursday, Alexisonfire edo Million Dead banden estilokoa, areto hutsetako antiheroiak berdintzeko asmotan. Egun Tunguska (2015) aurkezten ari dira, gazteleraz kantatutako bost kanten EPa.

Eta gauari hasiera bikaina emateko Oreretako post hardcore jorratzen duen Drakken egongo da. Oreratako metalcore bandak jaialdiari hasiera emango dio, Jump To The Emptiness izeneko azken diskoaren riffs indartsuen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button