ESZENA

“Antzerkia Herrietan” zikloa, Arabako hainbat herritan

Apirilean hasita eta maiatzera bitartean, Arabako hainbat herri kurrituko dituen Antzerkia Herrietan zikloa programatu du Arabako Foru Aldundiak. Zikloak Legution izan du abiapuntua apirilaren 8an, eta Bastidan izango du helmuga, maiatzaren 2an.

Aste honetan izango da bigarren saioa, apirilaren 15ean, Izarrako Urkabustaiz Kultur Etxean. Bertan, Teatro Paraisok Lorategian antzezlana egingo du. Hurrengo egunean, Dramagia konpainia Agurainen izango da Mr. White Esan Alakazam antzezlanarekin. Eta egun berean, baina Bernedon, Bapatean Zirko konpainiak Pon ta pa taularatuko du.
Aste honetako azken saioak, apirilaren 17koak, Pro-Ismo Cero konpainiaren Txotxonghiru antzezlana, Dulantzin, eta Detritus teatrus konpainiaren Ovarios Verdes Fritos, Murgian, izango dira.

Datorren asteko saioa apirilaren 22an izango da Laudion, Kukubazar konpainiak Harri Urratuak lanarekin. Azken obra Latirili konpainiak eramango du maiatzaren 2an, Bastidako Kultur Etxera: Plum & Txalapunk.

Antzerkia Herrietan ekimenaren bidez sorkuntza sustatu eta zabaldu nahi da, bai eta aldi berean ikusleekin harremanak izateko era berriak ikertu ere, antzoki, areto eta antzerkirako ez diren bestelako espazioetan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button