Nontzeberri

Gizakiak naturarekin duen deskonexioaz

Donostiako Ekain galeriak Iker Valle artistaren Naturaren Bibrazioak izeneko erakusketa abian du uztailaren 12ra bitarte.

Andoaingo egileak bere estudioan eginiko ikerketan, iragankortasuna eta bibrazioa bezalako kontzeptuak landu ditu, sorkuntza bakoitza isiltasun eta hausnarketarako espazio gisa jorratuz. Bere prozesu artistikoa ikaskuntza etengabea da, bai arlo piktorikoan, bai pertsonalean, ingurunea eta bere adierazpen bisuala hobeto ulertzen saiatzeko.

Bere azken lanek, Naturaren Bibrazioak seriearen kasuan, ingurune naturalarekin duen lotura sakona erakusten dute. Forma eta kolore delikatuen bidez, bere lanak mistikatik hurbil dagoen hizkuntza gogora ekartzen du, gizakiak naturarekin duen deskonexioari buruzko hausnarketara egitera gonbidatuz.

Exit mobile version