LITERATURA

Jon Arretxek “Hutsaren Itzalak” argitaratu du

Gaur, goizeko 11:00etan, Jon Arretxek bere azken lana aurkeztu du: Hutsaren Itzalak . Era berean, Sombras de la nada izenarekin gaztelerako bertsioa kaleratu du.

Erein argitaletxeak adierazi digunez, “Toure detektibe-igarlearen hirugarren abenturaren aurrean gaude. Arretxek koska bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturatan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean utzi ditu oraingoan umorea eta ironia. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa. Hala ere, intrigarik ere ez da falta istorio berri honetan”.

Hortaz, Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatu da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.

Jon Arretxe (Basauri, 1963) Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta piano eta kantuko ikasketak ere baditu. Egile polifazetiko eta arrakastatsu honek aspalditik du ogibide idaztea. Oso ezagunak  dira 7 kolore, Tubabu, Oroituz, Ostegunak, Sustrai beltzak, Morto Vivace, Fatum, Xahmaran eta Tangerko ametsak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button