ESZENA

Udazkeneko “Gauekoak” oparo dator Gasteizera

Gaur abiatzen da Gasteizen Gauekoak ekimenaren udazkeneko programazioa. Oparo dator gainera, eta 30 jardueratik gora eskainiko dituen programak aisialdirako aukera zabala dakar abendura bitartean. Hala, musika eta kontzertuak, tailer ezberdinak, erakusketak, graffitiak, zinema eta ikus-entzunezko emanaldiak edota literaturako jarduerekin gozatzeko parada eskainiko digu Gasteizen.

Udalak babestuta eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako edizio berria kontzertu-jai batekin abiatuko da gaur, 19:30ean, Montehermoso Udal Aretoko kafetegian. Irailean jarraituta, datorren asteburuan (14, 15 eta 16), Animables tailerra eta kontzertu akustikoa Ra eta Raül Vera taldeen eskutik. 20 eta 21ean, perretxikoak landatzeko sekretuak azalduko dituzten tailerra antolatu da; 21 ostiralean, Goiuri Jauregian 20:00etan, Isturitzetik Etiopian barrena ikus-entzunezkoaren proiekzioa; 22 larunbatean Hokey erakustaldia polikiroldegian eta 22:00etan, Kubik Aretoa,  Arnicore Fest kontzertuak.

Eta iraileko azken astebururako, erdi aroko merkatuarekin batera,  zinema zikloa eta Ibilbide ez Muralistikoa antolatu da hiriko graffiti ezberdinetatik.

Egunean eguneko informazioa aurkitu dezakezu @gauekoak twitter kontuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.