ARTEA

Ertibil Bizkaia Ikusizko Arteen erakusketa ibiltaria Getxora heldu da

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia Ikusizko Arteen erakusketa ibiltariak Jon Ander Garcia, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal artista sarituen obrak erakutsiko ditu Getxoko Punta Begoñako galerietan azaroaren 5era arte.

Ekimenaren helburua Bizkaian sormen-lana egiten duten artista berriei laguntzea eta horien obrak sustatzea da. Horrexegatik, “Ertibilek Bizkaiko gaitasuna, talentua, artea eta etorkizuna irudikatzen ditu. 41 edizioko ibilbidearekin erreferente bihurtu da arte bisualen esparruan, sortzaile gazteen espektro artistikoaren alderdi berritzaileena eta sortzaileena hartu du, eta arte garaikidea eskuragarriago egiteko aukera eman digu”.

Saritutako artistekin batera honako hauek ere badaude: Imanol Abad Martinez & Imanol Expósito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro Gonzalez Oses, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernandez eta Amaia Santamaria Andres.

Getxotik pasatu ostean, Sestaoko erakusketa aretoak hartuko du erakusketa azaroaren 6tik 17ra, eta ondoren Balmasedako Horcasitas Jauregira joango da, azaroaren 20tik abenduaren 17ra. Azkenik, erakusketaren bira Barakaldon amaituko da. Han abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era erakutsiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button