IKUS-ENTZUN

Enkarzine jaialdia, aste honetan Zallan

Zallan hasi da Enkarzine nazioarteko film laburren lehiaketaren 42. edizioa. Azaroaren 25era bitartean film laburrik onenak eskaintzeko ahalegina egingo dute bertan. Aurten 500 lan baino gehiagok hartu dute parte, eta aukeraketa baten ondoren 42 film labur ikusi ahal izango dituzte zaleek Zalla antzokian. Sarrera doakoa izango da eta saioak 19:00etan hasiko dira. Seigarren urtez jarraian egiten den ekimen honek gero eta ikusle gehiago hurbildu nahi ditu jaialdira.

Egunotan, dokumentalak, animaziozko lanak eta bestelako filmak programatuko dira. Euskal film laburrez gain, Frantzia, Iran, Ukraina, Dominikar Errepublika eta Espainiako filmez gozatzeko aukera izango da. Azpimarratzekoa da ostegunean, hilak 24, aukeratutako film laburrak publiko guztientzat gomendagarriak direla.

Amaiera ekitaldia, sarrera doakoa hori ere, azaroaren 25ean izango da, larunbata, 19:00etan, Zalla antzokian, film labur sarituen aurkezpenarekin eta sari banaketarekin.
Aurten, Enkarzinek 2.650 euro banatuko ditu sarietan, honako kategoria hauetan: Lehiaketako Film Labur Onena, Argumentuzko Film Labur Onena, Film Labur Dokumental Onena, Animaziozko Film Labur Onena eta Publikoaren Sari Berezia.

Enkarzine jaialdiaren egitarau osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button