IKUS-ENTZUN

Feud Gaztea Palestinan

Ayed 28 urteko psikologo palestinarra da, eta gerraren eraginaren eta Israelgo armadaren blokeoaren menpe dagoen Gazako Jabaliya errefuxiatuen esparruan ari da lanean. Maleta hartuta etxerik etxe, bisitak egitera doanean kamerak jarraituko du. Inas gazteak Ayedekin terapia egiten du joera suizidak dituelako; terapia egiten duten beste batzuk honako hauek dira: Maysa, senargaia bere aurrean hil zelako; txirotasun larrienean bizi den Hanan, eta atentatu ahaleginean bizirik atera zen suizida bat. Traumatizaturik dagoen herriari eta osasun mentala zaintzeko espezialistarik ez dagoen lekuan Ayed bere bezeroei argi eta berotasun apur bat eskainiko dien psikologoa da.

Dokumentala tragikoa eta komikoa da aldi berean. Gazan filmatu zen, lurraldea mundutik guztiz baztertuta egon zen garaian, 2006 urtetik 2008 urtera bitartean.

Zuzendariak PeÅ Holmquist (1947) eta Suzanne Khardalian (1956) izan dira. Lehena zinegile independentea eta Suediako Zinema Eskola Nazionalean Dramatiska Institutet zine dokumental irakaslea da. 50 dokumentu baino gehiago ekoiztu ditu. Suzanne Khardalian (1956) zinegile independentea eta kazetaria da. Kazetaritza Beiruten eta Parisen ikasi zuen.
Lan honek hainbat sari jaso ditu jaialdi askotan.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button