MUSIKA

Yellow Big Machine eta Los Nitxos taldeek Deustun joko dute larunbatean

Yellow Big Machine (YBM) indie talde bilbotarrak iaz plazaratutako Always With You EPa aurkeztuko du bihar, Deustuko Gazte Lokalean. Bilbotarrekin batera, Los nitxos post-punk banda gasteiztarra izango da.

Emanaldia Underdog Festa lelopean aurkeztu dute antolatzaileek, eta kontzertuen ostean, parrandak Atxuri tabernan jarraituko du. Antolatzaileen esanetan, “post-punk, garage, indie-rock eta txatarra” soinuak entzungo dira.

YBM taldearen EPari izenburua ematen dion I wish you came back kantuan, Belakoko Cris Lazarragak sartu dituen koruak. EPa, gainera,  Mike Mariconda (The Excitements, New Bombs Turks, The LImboos…) ekoizle estatubatuarrak masterizatu du.

Taldeak 90eko hamarkadan iltzatutako rock independentea jorratzen du, noise-rock eta indie-pop estiloaren artean, “Fugazik Pavement bortxatuko balu bezala”. Horretaz gainera, estetika asko zaintzen duen taldea da: bideoklipak, disko-azalak, kontzertuetako irudia…”.

Los Nitxos, bestalde, Gasteizko punk talde iluna da. 2014an, Carnalito izenburuko diskoa argitaratu zuen. Bere jarioan Britainia Handian, 1980ko hamarkadan, zabaldutako post-punk aitzindarien itzal lanbrotsua nabaritzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button