BESTELAKOAK

Udalbiltzak “Geuretik Sortuak” beka deialdia egin du

Udalbiltzak euskal artisten sormena bultzatzeko helburuz Geuretik Sortuak beka deialdia egin du zinemagile, antzerki konpainia eta idazleei zuzenduta. Deialdia otsailaren 5era bitarte egongo da zabalik. Beka hau, kultur eremuren batean diharduten edo hasi nahi duten pertsona fisikoek lor dezakete; betiere Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan erroldatutako sortzaileak badira.

“Euskal Herriaren kontakizun sentikorra arteak eta kulturak baino ezin dute egin. Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara. Eta azken urteotan, globalizarioarengatik eta espainiar eta frantziar estatuen ahalbide ugariengatik, atzerriko hizkuntzetan egindako kultura nagusitzen ari da gizartean, gure hizkuntzan egindako artearen kalterako. Egoera horri erantzuteko asmoz sortu da Geuretik Sortuak proiektua: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala”.

Aurten eta 2022ko lehen erdian izango du ibilbidea Geuretik Sortuak proiektuak. Zehazki, zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako 20-25 kulturgile hautatuko dira, eta hainbat herritan egingo dira egonaldiak, eta egonaldi horietatik, “herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortuko dira”.

Interesa izanez gero, onena duzue deialdiaren oinarriak irakurtzea, bertan agertzen baitira betebeharreko baldintzak, epeak eta abar: hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button