EUSKARA XEDE

Udalak eta Euskaltzaindiak elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko euskaltzainburuak elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute, Bilboko urian euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko.

Era horretan, Euskaltzaindiak eta Udalak berretsi egin dute duela aspalditik hona hartuta daukaten konpromisoa, euskararen normalizazioan lagunduko duten jarduerak eta ekimenak elkarrekin garatzekoa.

Hitzarmen hau urtero sinatzen da, eta bertan ezartzen da Euskaltzaindiak Bilboko Udalari lagunduko diola Bilbon euskara garatzen eta plazaratzen, hizkuntza arloko aholkularitza emanez, eta hizkuntza biziberritzeko eta euskal kultura zabaltzeko hitzaldiak eta kultur jarduerak antolatuz.
Aurtengo, ekintzen artean dago jasota, halaber, Blas de Otero. Una letra impagada. Ordaindu gabeko letra bat izeneko obraren argitalpena.

Euskararen erabilera normalizatzeko eta zabaltzeko, Bilboko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) dauka. Plan horren hiru helburuak dira euskararen transmisioa, erabilera soziala eta hizkuntzaren kalitatea. Sinatutako hitzarmenak erronka horietan aurrera egiteko aukera ematen du, Euskaltzaindiarekin lankidetzan, alegia, berak bermatzen baitu euskararen normalizazioak eskatzen duen estandarizazioa eta euskarak bizirauteko arlo guztietan behar duen bultzada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button