MUSIKA

“Udako Musika Printzak” zikloa, Azpeitian

Udako Musika Printzak zikloak musika klasikoa ezohiko tokietara eramaten du. Azpeitian egiten da eta aurten laugarren edizioa egingo dute. Joan den asteburuan baitu zen aipaturiko zikloa, eta uztailaren 20an amaituko da.

Udako Musika Printzak zikloaren helburua da musika klasikoa aldarrikatzea eta espazio guztietara (batzuk ez-ohikoak) eramatea.

Uztailaren 11an, lehen kontzertua izan zen bertako Olazko Andre Mariaren ermitan. Han, Alaitz Artola eta Julen Arzamendi (pianoa eta biolina) musikariak aritu ziren.

Gaur berton, uztailak 18, beste ikusgarri bat programatu da, kasu honetan poemez beterik. Loiolako Inazio Hiribideko Amatasunaren irudiaren ondoan Garazi Navas, Maite Lopez Las Heras eta Ignacio Arakistainek emanaldi poetiko musikala egingo dute, 21:00etan.

Azkenik, uztailaren 20an, Loiolako basilikan, 20:00etan, Mikel Ansola eta Ignacio Arakistain arituko dira organoa lau eskutara jotzen. “Loiolako organoa eskualdean dugun ederretarikoena da. Ez da ohikoa organoa lau eskutara entzutea; horrez gain, askotariko egitaraua prestatu dugu”, esan du Arakistainek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button