BERTSOTAN

“Udaberriko Bertso Saioak” programa larunbatean hasiko da

Bilbo Udalak Udaberriko Bertso Saioak programa antolatu beste behin. Maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an izango da ekimena, Santutxu auzuneko Karmelo plazan, 13:00etan.

Udaberriko Bertso Saioak klasiko bat da Bizkaiko hiriburuan. Bere helburua euskal kultura eta hizkuntza sustatzea da, baina hein berean, euskaltzaleen topaleku bihurtu nahi du ekimena, Santutxuko Bertso Eskola beteranoak Bilbon egiten duen lanari lagunduz.

Lehen saioa maiatzaren 8an izango da, eta bertan, Andoni Egaña, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak bilduko dira kantuka. Hurrengo larunbatean, hilak 15, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Julio Soto eta Ibon Ajuriaren txanda izango da. Hirugarren saioa maiatzaren 22an izango da, eta Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga izango dira biok biotara.
Udaberriko Bertso Saioak maiatzaren 29an amaituko da Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Jone Uria eta Nerea Ibarzabalen partaidetzarekin.

Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da, eta lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke.

#BILBAOUDABERRIA2021 udal kultur ekimenaren parte da Udaberriko Bertso Saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button