MUSIKA

Weedeater eta Today is The Day estatubatuarrek Donostian joko dute

Erritmo pisutsuen jarraitzaileek ezinbesteko hitzordua dute larunbatean, ekainak 6, Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etatik aurrera: Weedeater ( stoner-metal) eta Today Is The Day ( metal-noise-grind).

Red Ribbon Music promotoreak iragarri duenez, Weedeater 1998an eratutako stoner eta metal banda da, Ipar Carolinakoa. Gipuzkoako hiriburuan Goliathan izenburuko lan berria aurkeztuko du, Shellac taldeko musikari eta ekoizle Steve Albinik ekoitzia. Diskoa Seasons of Mist diskoetxearen markapean atera da: “erabateko erreferentzia metal munduarentzat”.

Today is the Day, berriz, talde zaharragoa, noise-rock esperimentala jotzen du, eta 1992an eratu zen Nashville hirian; 90eko urteetan ezaguna izan zen Anphetamine Reptile diskoetxeko erreferentzia nagusienetako izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button