Nontzeberri

“Ellas filipinas” filmaren emanaldia eta solasaldia Artiumen

Madrilen bizi, baina jaiotzaz bilbotarra den Marisa Gonzalez artistak Ellas filipinas izenburuko ikus-entzunezko lana proiektatuko du gaur, urtarrilak 17, Artium museo eta zentroaren emanaldi aretoan, 19:30ean.

Emanaldia Pantaila garakidea izeneko zikloaren baitan dago. Programa horretan museoko funtsetan dauden egileak edo haien inguruko filmak aurkezten dira. Artistek, gainera, proiekzioan parte hartzen dute. Hala, gaurko emanaldian Marisa Gonzalezekin hitz egiteko aukera izango da. Berarekin batera Nekane Aramburu izango da.

“150.000 emakume filipinar baino gehiago, gehienak Hong Kong hiriko familietako langileak, igandero elkartzen dira Txinako hiri horretako finantza-barrutian. Marisa González bilbotar artistak sistema kapitalistaren beste arrakala bat erakusten digu proiektu honetan, emakume hauek, belaunaldiz belaunaldi, bere bizitza sakrifikatu, beren bizikide eta haurrak atzean utzi eta atzerrira joaten dira lan egitera. Astean behin elkartzen dira —esparru publikoa birdefinituz—, elkar ikusi eta beren ohitura, tradizio eta kulturari eusteko”.

Exit mobile version