MUSIKA

Leioako XII. Pop Rock Lehiaketaren finalistak

Aterpe Leioa Gazteguneak Leioako XII. Pop Rock Lehiaketaren finalisten izenak iragarri ditu. Aurten 144 taldek parte hartu dute lehiaketan eta finalean dozena erdi arituko dira, erdiak metal atalean eta beste erdiak pop-rockean.

Hala, metal modalitatean hiru banda hauek izango dira finalean: Crownless (Madril), Steel Puppets (Barakaldo), eta Frequency (Albacete).
Pop-rock modalitatean, berriz, The Pink Elephants (Bartzelona), Krell (Astigarraga) eta The Glassphone (Jaen) taldeak lehiatuko dira.

Bestalde, Euskarazko Abestirik Onenaren saria Haxotz taldeak eskuratu du 5 minutu kantuarekin. Azkenik, Leioako Udala saria eman gabe utzi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button