IKUS-ENTZUN

“Cemetery Of Splendour” filma pantailaratuko du gaur Fas zineklubak

Bilboko Fas zineklubak Cemetery Of Splendour (Rak Ti Khon Kaen, Thailandia eta Frantzia, 2015) emango du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Txus Retuerto zineklubeko presidenteordeak aurkeztuko du emanaldia.

Zineklubaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “mamuei buruzko pelikula bat da: probintzietako ospitale batean gertatzen da dena, soldadu talde bat gaixotasun arraro bat gainditzen saiatzen ari da”.

Zinegilearen hitzetan, filma ikusterakoan, ikusleak zine komertzialaren arauak ahaztu behar ditu, zine-proiekzio bat estreinakoz ikusiko balu bezala. “Hildakoak eta ez hildakoak elkarrekin bizi dira exotismoz eta misterioz betetako ikusizko eta ahozko kontakizun honetan”. Tailandiarraren ustez zinea arte askea da, bere unibertsoa adierazteko araurik gabeko esparrua.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button