
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen fasean Udabarria Bertsotan sailkatu direnek kantatuko dute. Eta horiek 2023ko txapelketan finalaurrekoetara heldu zirenekin batera arituko dira.
Talde handia da: Aitor Esteban Etxebarria, Ander Ucelay Aristi, Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Enare Muniategi Etxabe, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iker Uriarte Urrutia, Imanol Uria Albizuri, Irune Basagoiti Agirre, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Dañobeitia, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Maite Sarasola Isazelaia, Mikel Retolaza Etxebarria, Paule Ixiar Loizaga Legarra, Peio Molinuevo Martin eta Peru Vidal Gurrutxaga.
Beste aldetik, Bi urtetan behin jokatzen den hurrengo Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasean izena emateko epea ireki da (ekainaren 9a arte).
Aurtengo udazkenean egingo da sailkapen fasea.