ESZENA

Haztegia egonaldietarako deialdia egin du Zirkozaurrek

Zirkozaurrek, Zirku Arteen Espazioak, zirku-artistak profesionalizatzeko konpromisoa hartu du, egoitza artistikoak antolatzen ditu eta erreferentziazko sormen haztegia da. Hori dela eta Bilboko Zirkozaurrek Haztegia egonaldien 2021eko deialdia egin du. Martxoaren 28ra arte izena emateko epea zabalik dago.

Haztegia egonaldietan zirkuan modu profesionalean aritzen diren konpainiek parte hartu ahal dute, beti ere, sormen fasean dauden proiektuak lantzeko eta bukatzeko espazioa behar izanez gero.

Deialdi honetan, Zirkozaurrek hamar proiektu aukeratuko ditu gehienez, eta geroago,  egonaldietan parte hartzeko aukeratu den talde bakoitzak hainbat egun izango ditu aurretik  sortu nahi duen proiektua garatzeko bertako zentroan. Horretarako talde bakoitzak aholkularitza eta mila euroko diru-laguntza jasoko ditu hori guztia behar bezala burutu ahal izateko. Aukeratutako konpainien izenak apirilaren 12an argitaratuko dituzte, eta egoitza artistikoen egutegia hautatuekin adostuko da.

Zirkozaurre Bilboko Zorrozaurre auzoan kokatutako zirko arteen sorkuntza eta erakusketen espazioa da, zirko disziplina desberdinak elkarbanatu eta elkarbizitzeko pentsatua, eta Bilbo eta EAEra proiektatu daitezen zirkoa zein auzoa. Formazio eskola eta Erresidentzia Artistikoetan oinarritzen da proiektua. Sektorearen profesionalizaioa da helburua, sei urtez garatzen ari dira formazio, sorkuntza edota bitartekaritza proiektuen bitartez.

2021eko deialdiaren jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button