ARTEA

“Argazkilaritza maiatzean”, Eibarren

Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeak Argazkilaritza Maiatzean izeneko jardunaldien edizio berria antolatu du: banakako eta taldekako erakusketekin batera, Argazkiak kalean itxaroten gaitu ekitaldia, Argazki Rallya eta Santos Morenok gidatuko duen argazki-tailerra izango dira egitarauren baitan. Aurre-inskripzioa apirilaren 7an zabalduko da.

Jardunaldien barruan egin ohi den tailerra, aurten, ekainaren 6an egingo da. Tailerra Santos Moreno argazkilari ospetsuak zuzenduko du, eta gai hau landuko du: Edizio digital aurreratua.

Banakako erakusketen harira, Luis Franke, Mikel Mitxelena eta Andrés Indurain argazkilariek euren lanak aurkeztuko dituzte Portalean, eta Enrique Lorenzok, berriz, Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan. Erakusketak zabalik egongo dira maiatzaren 8tik 32ra bitarte.

Erakusketa kolektiboak ere izango dira, maiatzaren 1etik 31ra arte: Gipuzkoa Ikurra (Unzaga Zentro Sozialean), Argizaiola Ikurra (Deporren) eta Club Deportivo Eibar-ko argazkilari taldea (Portalea eta Ambigú tabernetan).

Amaitzeko, maiatzaren 9an, Unzaga Plazan, argazkiak egin ahalko dira aire librean, eta 31n, urtero egin ohi duten Argazki Rally-a ere burutuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button