MUSIKA

“Uda Jazz” jaialdian, Ander Garcia Hirukotea taldea

BilbaoUda2020 programak Uda Jazz jaialdia abiarazi du, eta uztailean eta abuztuan  garatuko den ekimenari esker  Bilboko auzoetara iritsiko da jazz musika.  Jaialdi horrek bertako jazz taldeen zortzi kontzertuen zikloa osatuko du. Kontzertuok Bidebarrietako liburutegian, Otxarkoagako Udaltegian, Bertendona institutuan eta Bilborocken izango dira.

Bihar, uztailak 23, 19:00etan, eta Bilborock aretoan arituko da Jorge Castañeda (piano), Mikel Urretagoiena (bateria), eta Ander Garcia (kontrabaxu) musikariek osatzen duten Ander Garcia Hirukotea taldea. Ander Garcia kontrabaxu-jotzailea (Bilbo, 1978) Madrilen bizi da. Bere musika-proiektu berria Amahiru aurkeztera joango da Bilbora. Hiru disko grabatu izan ditu lehenago, lider gisa. Ander Garcia da, dudarik gabe, jazzaren munduan kontrabaxu-jotzailerik eta euskal musikaririk ospetsuenetako bat.

Hurrengo kontzertuetako protagonistak honakoak dituzue:  De Diego Brothers (uztailak 20), Organazing (abuztuak 6), Jose Luis Canal Hirukotea (abuztuak 13), eta Jon Urrutia Hirukotea (abuztuak 20) .

Gaur egungo egoera sanitarioarengatik, osasun-protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan. Horretarako, formatu txikiko kontzertuak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da, publikoa beti egongo da eserita, eta maskara derrigorrezkoa izango da Uda Jazzeko kontzertu guztietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button