IKUS-ENTZUN

Uda garaia espazio sinboliko gisa

Bilboko SC Gallery aretoak 2024-2025 denboraldiari emango dio hasiera After Summer erakusketarekin, azaroaren 15era arte, ikusgai izango dena. Bertan, nazioarteko lau artistaren obra jarriko da ikusgai, eta sortzaileak honako hauek dira: Guillermo Velasco, José Carlos Naranjo, Santiago Ydáñeze eta Sebas Velasco.

Erakusketa honek 10 artelan biltzen ditu guztira, gehienak berriki sortutakoak, uda garaia espazio sinboliko gisa kontzeptuari buruz hausnartzen dutenak.

Galeriako arduradunek honako xehetasunak eman dituzte mostra horri buruz: “Erakusketa uda garaiko kontzeptuaren inguruko ibilbide berezi eta subjektiboa markatzen duten piezez osatuta dago. Pintura garaikidearen alorreko artista horiek ikuspegi askotatik hurbiltzen dira, eta planteatzen dute ea galga jartzea beharrezkoa ote den pentsamendu garaikidean, dena azkarregi biratzen den une honetan. Premisa horretatik abiatuta, errutinatik ateratzen gaituen denbora-aldartea berrinterpretatzera gonbidatzen du erakusketak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button