ESZENA

Ubuk munduaren jaun eta jabe izan nahi du

Datorren ostiralean, urtarrilak 31, Pabellon 6ko Gazte Konpainiak Ubu, Finantzen Errege antzezlanaren estreinaldia egingo du Pabellon 6 aretoan. Ramon Bareak zuzendutako lana da, eta Raul Quiros Molinak, Alfred Jarryren testuari buruz egindako bertsioa du abiapuntutzat. Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin Gomez, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal dira lan honetako antzezleak.

Lan horretako arizaleek ederki azaldu dute nor den Ubu hori: “Ubu errege (1896) garaiko publikoarentzat obra apurtzailea eta harrigarria izan zen, eta dadaismoa edo surrealismoa izango zenaren aurrerapentzat har daiteke, absurduaren antzerkiaz gain. Ubu erregea satira zorrotza eta txotxongilo erakoa, garai eta toki orotarako balioduna dena, agintarien betiereko zigor eta agintari izan nahi dutenen zigor gisa nabarmentzen diren antzerkiaren klasiko handienetako bat bilakatu da, eskubide propioz. Ubuk munduaren jaun eta jabe izan nahi du, kosta ahala kosta aberastu. Azpijokoan ari da, argitaratze-talde handi baten jabe den Bordurarekin, Munduko Bankuko zuzendaria eta horren familia hiltzeko, Lady Macbeth moduko Ama Ubuk zirikatuta”.

Mugarik Gabeko Ekonomialariak Pabellon 6ko Gazte Konpainiako bosgarren promozioko taldearekin elkarlanean aritu dira, eta Banbalinen Arteko Lanbide programako kideek, praktika gisa, ikuskizuneko jantziak, ile-apainketa eta makillajea egiten parte hartu dute.

Estreinaldia urtarrilaren 31n bada ere, otsailean makina bat emankizun programatu dira, horietatik bost emanaldi euskaraz izango dira otsailaren 26, 27, 28, 29an, 20:00etan eta martxoaren 1ean, 19:00etan.

2015ean Pabellón 6ko Gazte Konpainia sortu zen, eta handik hona, lau ikuskizun aurkeztu ditu: Romeo y Julieta (2016), Lorca, Dalí, Buñuel Aborigenak/Los Aborígenes, Lorca, Dalí y Buñuel (2017) Mi último baile (2018) eta Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari?/¿Qué fue de Ana García? (2019).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button