MUSIKA

“BBK Live” Jaialdiaren arima Deustura eramango du “Hirian” ekimenak

Datorren ekainaren 15ean, Hirian ekimenaren eskutik, kontzertuz betetako festa giroa dastatuko da Deustuko kale eta plazetan. Ekimen honekin Kobetamendiko BBK Live Jaialdiaren arima, bi urtez Bilbo Zaharra auzoa hartu ostean, Deustura abiatuko da aurten.

Bilboko Udalak, Heineken etxeak eta Bilbao BBK Live Jaialdiak  antolatutako ekimena da Hirian, zuzeneko musika-emanaldiak asfaltora ekarri eta hiriko auzo enblematikoko kaleetan barrena  jaialdi urbano ibiltari bilakatu dena.

Estilo eta gustu guztientzako talde aniztasuna dakar egitarauak, eta erritmo urbanoak nagusi izango dira egun osoan zehar. Hala, Surfin’ Bichos-en musika subertsibo, aztoragarri eta adiktiboa; Zea Mays talde bilbotar ezagunaren doinu indartsuak; Cruz Cafuné-ren musika revival eta hip-hop-a; La Zowi-ren gauzak kontatzeko modu gordin eta harroa; Putochinomaricón  musikari, performance artista eta produktorearen kontzertua; Chico Blanco produktore, kantari eta DJ gaztea; punk estiloa, cumbia errebindikatzaile eta feministarekin nahasten dituen Kumbia Queers; musika urbanoaren ikuspegi queer bat eskaintzen duen La Dani; letra ironiko eta feministak garage-punk doinuekin uztartzen dituzten Las Odio; Mambo Jambo basatiak; Mitto Koronkon MC bilbotarra; Tremenda Jauría taldearen cumbiaton lotsagabea; eta Sara Zozaya kantautore donostiarra izango dira Hirian ekimenak aurtengoan dakartzan zenbait talde.

Gainera, Basoa in the city  Bilbao BBK Live Jaialdiko agertoki urbanoan, Bihotza, Dave P, Juanito Jones eta Marc Piñol izango dira musika elektronikoak eman duen onenaren lagin bat erakusten.

Informazio osoa eta egitaraua, Bilbao BBK Live web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button