ARTEA

Open Portfolio Fig Bilbao Azokan parte hartzeko epea zabalik

Sortzen ari diren grabatzaileei zuzendutako Open Portfolio FIG Bilbao lehiaketak uztailaren 21era arte zabaldu du hamargarren edizioan parte hartzeko deialdia. 2023. edizioak egoitza bera izango du Bilbon eta Buenos Airesen.

Nazioarteko topaketa irailaren 29an, 20an eta urriaren 1ean izango da, Zorrozaurreko La Terminal FICC eraikinean, Bilbon. Topaketaren helburua grafikako talentu berrien lana babestea eta ikusaraztea da. Hautagai guztien artean hautatutako 16 artista joango dira jardunaldietara. Han proiektuen aurkezpena eta beren lana erakusteko aukera izango dute, bai eta publikoarekin harremanetan egoteko aukera ere.
Horietako bakoitzak 200 € jasoko ditu laguntza gisa.

Epaimahai profesional batek azaroaren 23tik 26ra Euskalduna Jauregian egingo den FIG Bilbao Azokan parte hartuko duten lau artista aukeratuko ditu.

Oinarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button