MUSIKA

Txuma Murugarren kantariak kontzertua eskainiko du Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko Zelaietako Kontzertu Gelan, Txuma Murugarren arituko da bihar, apirilak 18.

Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezala eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan.

Joan den urtean, Gautegia (2023, Gaztelupeko Hotsak) diskoa plazaratu zuen, Nick Cave musikariarekiko mirespen eta lilura azaltzeko. Bertan, Caven hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe, euskarara ekarri ditu. Horretarako,  aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen Rafa Aceves (pianoa) Miguel Ramirez (gitarra, baxua), Oriol Flores (Bateria) eta Angel Unzu (gitarrak) musikariak izan ditu ondoan. Eta hala, haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuta, dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo eta era berean guztiz pertsonal eskainiko dituzte.

Gautegia  Txumaren diskografiaren mugarri da orain, bai eta gaurtik aurrera ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button