BESTELAKOAK

Indalecio Ojanguren XXVII. Argazki Lehiaketa

Nahi duten argazkilari guztiek hartu ahal izango dute parte lehiaketa honetan, zuri-beltzean zein  koloretan, hiru argazki bidalita.

Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egilearen izena, abizenak, NAN, posta helbidea eta elektronikoa, telefonoa kartazal itxi batean joan beharko dira.

Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Eibarko Udala. Portalea Kultura Etxea. Indalecio Ojanguren XXVII. Argazki Lehiaketa. Bista Eder 10, 20600 Eibar.

Lanak aurkezteko epea urriaren 3a amaituko da, eta sari-banaketa urriaren 24an egingo da. Honen ostean, erakusketa zabalduko da, azaroaren 16ra bitartean.

Ohorezko Saria argazki bilduma onenarentzat, 500 € izango dira.

Datu guztiak www.eibar.net udal web orrialdean jakinaraziko dira.

Show More

Related Articles

Back to top button