ESZENA

“Txotxongiloen Bideak” programa, Hondarribian

Aurtengo Txotxongilo Bideak egitasmoa abian dago jada. Hondarribiko Udalak, Tolosako Topic elkartearen laguntzaz, asteazkenero arratsaldeko 18:00etan, Kasino Zaharreko lorategian, txotxongiloen emanaldi txikiak programatu ditu.

Ekimena datorren uztailaren 25era bitartean luzatuko da eta hainbat herritara joango da, hala nola, Hondarribia, Tolosa, Ibarra, Sopela, Zumaia, Albiztur, Anoeta, Orereta-Errenteria eta Legazpi.

Hondarribian gaur berton izango da lehen ikusgarria Ricitos De Oso, Kataluniako La Cuentista Teatro taldearen eskutik.
Uztailean sartuta, 1ean, Elisa M. Matallín-ek (Valentzia) Cuentos de títeres egingo du; 8an, hemengo El Tenderete taldeak Basoko ipuin ttipiak; 15ean, Compañía Encaixats-ek (Katalunia) El pequeño gran mundo de los hermanos Lambe eskainiko du; 22an, Microcirc-ek Buscando el norte; eta azkenik, uztailaren 29an, Caperucita Roja ipuina eskainiko du Asturiasetik datorren Bailadera Títeres taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.