
La Fundicionen eskutik eta Istripu artistikoak sorkuntzarako ekimenaren barruan, Rosa Muñoz-en Original y Copia lana ikusteko aukera egongo da gaurtik igandera bitartean.
Lan hau, eraikitako eta era berean deseraiki daitezkeen materialen gaineko ikerketarako espazio bat da. Bertan, Natxo Montero, Olatz De Andrés, Bego Krego, Esti Olabarri eta Matxalen de Pedro arituko dira.
Rosa Muñozen oharretan ohartu ahal gara lanaren planteamenduaz: “piezaren oinarritzat ditugun jolas-arauen berri parte hartzaileei eman eta egoitzan parte hartzen dutenek arau horiek betez jolasa praktikatzea.
Pieza berehala eraikitzeko garrantzi handia dauka jolas-arauak eta 7 puntuak betetzeak: Parte hartzaileek mito musikalak bilatu eta ekartzea; Ibilbide-mapa bat sortzea; Begiak itxita lan egitea; Pieza ez sortzea bere eszena ezberdinekin; Gorputza/musikaren independentzia lantzea eta mugimendu txikiena planteatzea; Patuaren esku hartzea; Voyeurismo kontzeptuarekin, behatuak garela ustearekin jolastea.



