ARTEA

Miguel Marinaren “Oroimeneko ikonoak”

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak Miguel Marina pintore bilbotarraren Oroimeneko ikonoak izenburuko erakusketa ondu du bere Bilboko egoitzan. Erakusketa zabalik da azaroaren 13ra arte.

Marina Bilbon jaio zen 1915ean. Gerra Zibilean, fronte errepublikarrean aritu zen. Bilbo esku faxistetan erori ondoren, Bartzelonara joan zen, eta handik Frantzia, Venezuela, Dominikar Errepublika, New York bisitatu zituen. Hiri horretan, hain justu, Madeline Cooper-ekin ezkondu zen. Alaba bat ere izan zuen harekin, Constance. New Yorken hasi zen pintatzen, baina Kalifornian finkatu zenean, 1959an, jardun zuen pinturan bete-betean.

Autodidakta, egurrezko taulen gainean pintatu du, eta oso estilo pertsonala duen artista da. Kolore primario indartsuak erabili ditu, figura humano luzeak, irudi bizantziarren antzekoak. Gai erlijiosoak ere jorratu ditu.

Euskal Herriak sekulako eragina izan du bere obran; ondokoa esan zuen bere egunekoaren azken orrialdeetan: “Laster, 74 urte izango ditut, eta ez naiz sekula Euskal Herrira itzuliko, horregatik nire pinturak nire herrialde maitearen ispilatze erraldoi bat dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button