IKUS-ENTZUN

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko aurtengo irudi ofiziala

Larunbatean aurkeztu zen aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko irudi ofiziala: Into the Light Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren irudi ederra.

Irudi horrek Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO Lehiaketako irabazlea izan da. Argazkia oso adierazgarria da, Juliotar Alpeetako mendikatean, eskiatzailea gora ari da, zuzen eta irmo, mendi gainetik indarrean ageri den eguzki argia jomuga balu bezala. Energia baikorrez betetako mezua du argazkiak: “Mendian, elur berritan, norbere arrastoa zabaltzeko aukerak ez dauka parekorik. Ez zaitez lehen ere egindako bideetan tematu, bila itzazu bide berriak…”, dio egileak.

Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia-ko zuzendariaren hitzetan, “Bizi dugun garai honetan, indar itzela duen irudia da, zuzena eta itxaropen energiaz betea. Onartu behar dut, gainera, pertsonalki zuri-beltzeko argazkigintzak asko erakartzen nauela, eta kasu honetan osagaietako bakoitza areago azpimarratzen laguntzen du: argia, elurra, mendiko eskiatzailea, itzalak… Espero dugu Mendizaleek gustuko izatea”.

CVCEPHOTO lehiaketak 6. edizioa du aurtengoa, eta Club Vasco de Camping Elkartearen Donostiako egoitzan egindako sari jakinarazpen ekitaldi birtualean eman da ezagutzera BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Kartelaren Saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button