LITERATURA

Txikiaren handitasuna literaturan

Atzo, Erein argitaletxeak Mariasun Landaren Txikiaren handitasuna literaturan izeneko lana aurkeztu zuen Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Mariasun Landak berak honakoa esan zuen lan berriari buruz: “Bilketa-lana egiteko gogoa dago liburu honen oinarrian. Pentsatzen dut, adinarekin, denboraren iragatearekin ezinbestean lotutako beharra dela. Baina egia da interesa erakutsi duten pertsonen eskaerek ere lagundu dutela askotan geroratutako proiektu hau azkenean gauzatzen. Galdetu izan didate bere garaian honetaz edo hartaz eman nuen azalpenaz, gozamenez irakurri zuten artikulu hartaz, berritzailea iruditu zitzaien gai baten inguruko ponentziaz, xehetasunak ahaztuak ditudan hitzaldi hartaz. Horiei guztiei eskertu nahi dizkiet beren ekina eta estimua”.

Mariasun Landa, Errenterian jaio zen 1949. urtean. Euskal Haur eta Gazte Literaturan jardun du batik bat, eta hogeita hamar inguruko liburuen egilea da. Lizardi Saria (1982) eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1991)  eta Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala jaso ditu, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button