ESZENA

“Auzo Eszena” proposamen eszenikoak zabaltzeko programa, Gasteizen

Auzo Eszena arte eszeniko-programa bat da, eta helburua profesionalak ez diren hiriko taldeei eta artistei proposamen eszenikoak gizarte-etxeetako ekitaldi aretoetan taularatzeko aukera ematea da. Bi denboralditan egiten da: bata, negu-udaberrian; eta bestea, udazkenean.

Maiatzera arte luzatuko den agendari igande honetan emango zaio hasiera Las mil y una taldeak egingo duen Viajando a través de la música y la poesía emanaldiarekin. Arte horietan zehar egindako bidaia metaforikoa da, irudien proiekzioak, artistaren ahotsak (hari gidari gisa) eta kantuek eta poemek lagundua. Elementu horiek ikusleengan hainbat sentsazio pizten dituen zeharkaldi honi forma emango diote.

Hurrengo hilabetetako programazio guztia hemen kontsultatu ahalko duzue.
Zoritxarrez, programaren tituluan baino ez da euskara agertuko, ikusgarri guztiak gaztelaniaz baitira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button