MUSIKA

Daddy Freddy eta Nancy&Phoebe, Revolution Jamrock-en

Donostiako Revolutionary Brothers anaia nekaezinek Revolution Jamrock jaialdiaren hirugarren edizioaren berri eman dute; jaialdia larunbatean, ekainak 7, egingo da Donostiako Gazteszenan.

Reggae, hip hop eta jungle estiloetako gau bizia izango da larunbatekoa; gau hori artista hauek berotuko dute: Daddy Freddy (Jamaikarra), Nancy&Phoebe (Erresuma Batua), Lion D (Italia), Ras Kuko (Madril), Sista Carmen (Badajoz eta Praga), eta Dodo Sound (Euskal Herria) eta Revolutionary Brothers (Euskal Herria).

Daddy Freddy jamaikarrak 1986an plazaratu zuen estreinako lana, Body Lasher, eta ikaragarrizko arrakasta lortu zuen bere herrialdean. Izan ere, zerrendetako lehen postuetara iritsi zen, Joker Lover kantuari esker. AEBetan zenbait bira egin ostean, 1987an, Ingalaterrara iritsi zen, bai eta Raggamuffin hip-hop izenburuko lana argitaratu ere. Disko horri estilo berri baten hazi bihurtu zen: Jamaikako ragga eta Erresuma Batuko hip hoparen arteko fusioa.

Bestalde, Nanci Correia eta Phoebe Hibbert Irondread daude Erresuma Batuko Nancy&Phoebe taldearen atzean. Bikotea egungo jungle underground-eko talde interesgarrienetarikoa da; izan ere, bikotearen jarioan askotariko elementuak nahasten dira: baxu pisutsuak, hip-hop erritmoak, harmonia blues zaleak, letra indartsu eta probokatzaileak… Brixton hirian eratu ziren 2009an, eta iaz argitaratutako Notorious doinuarekin eszena guztia lehertu zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button